20-09-2022
EL CORREO: Aikok ikasturte berria aurkezteko doako ekimenak eskainiko ditu gaurtik aurrera Bilbon


 Aiko dantza taldeak ikasturte berriaren aurkezpena egiten dabil egunotan. Izan ere, talde bizkaitarrak dantzaz disfrutatu eta hauxe demokratizatzeko espazio berriak sortzearen aldeko apustu tinkoa egiten jarraituko duela nabarmendu du. Bere arduradunen esanetan, «euskaldunentzat dantza tradizionala garaikidea da, gaur egungoa eta etengabe berritzen ari dena. Hori dela medio, Aikok 2022-23 ikasturtea aurkezteko dantza tradizionaleko doako hainbat ekimen herrikoi antolatu ditu Bilboko eta Donostiako kaleetan.

Bilboko Doña Kasilda parkean hiru egunetan jarraian emango dituzte aditzera dantza tailerrok, irailaren 20, 21 eta 22an, arratsaldeko zazpietan abiatuta, alegia. Gran Vía eta Arte Eder Museoaren tartean dagoen esparruan izango dira hauexek. Saiook ordu bete inguruko iraupena izango dute.

Irailaren 20an, asteartean, 19.00etatik 20.00etara baltzeoa erakutsiko dute. Era berean, irailaren 21ean, asteazkenean, ordu eta leku berberean dantza sueltoan ariko dira. Irailaren 22an, ostegunean, berriz, dantza jauziak izango dira bertaratzen direnen gozagarri.

Bestalde, irailaren 24ean, larunbatean, Bizkaiko hiriburuan ere, Foru Aldundiaren aldamenetan izango dira dantza erakustaldiak eskaintzen, Diputazio Kalea eta Arbieto Kaleetan barrena. Dantza ibiltaria eta dantzapoteoa eguerdiko hamabietan abiatuko dira.

Irailaren 25ean, igandean, aldiz, Donostiko alde zaharrean elkarrekin dantzan eginez gozatu eta parrandatxoa egitea otu zaio taldeari. Bertan ere dantzapoteoa eguerdiko hamabietan egingo da, Sarriegi plazan dagoen Danborrariaren monumentu inguruan hasi, eta San Juan Kalea, Fermin Calbeton eta Konstituzio plaza zeharkatuko dutelarik.

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus