27-10-2022
FRANCE BLEU PAYS BASQUE: Galtxetaburu Eguna Uharte Garazin, urriaren 30ean

Beñat Irigoyen "Galtxetaburu", Baxe Nafarroako soinujole ezaguna zen. Bere musika herrikoia eta azkarra zen eta horregatik nahi izan dute bere homenez disko bat atera. 1988an grabatu musika batzuetatik abiatuz Aiko taldeak grabatu ditu doinu horiek.
Disko horren presentatzeko, heldu den urriaren 30ean igandearekin, Uharte Garazin egun berezi bat antolatzen dute. 

Goizeko 11etatik goiti, bertako musikariak izanen dira jendea dantzarazteko, ondotik hitzalsiak, aperitifa, bazkaria eta arratsaldeko 4etan, Aiko taldea bertan izanen da, disko grabatu musiken jotzeko. Parada ukanen duzue ere bertan diskoaren erosteko. 

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus