11-08-2014
URIOLA.INFO: AIKO eta EHUren hitzarmenak unibertsitateko komunitatera zabalduko du Dantzaldi Ibiltaria

AIKO Taldeak, euskal dantza tradizionalak berreskuratzen ari den musikarien eta dantza-maisuen elkarteak, hitzarmen bat sinatu berri du Euskal Herriko Unibertsitateareki. Horri esker unibertsitateko komunitateari eskainiko zaizkio Dantzaldi Ibiltariaren ikastaroak. Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaiko Campuseko Errektore-orde Carmelo Garitaonaindiak eta AIKO Taldeko Sabin Bikandik sinatu dute hitzarmena.

Dantzaldi Ibiltariaren programazioaren bidez, AIKOk mailakako ikastaroetan eskainiko ditu euskal dantza tradizionalaren errepertorioa, metodo erraza inguru ludikoan erabiliz eta dantza herrikoia gizarteratzera lagunduz. Aukera erakargarri eta naturala da dantzari ekiteko, 2.000 lagunek baino gehiagok hartu dute parte dagoeneko ikastaro, lantegi, mintegi eta erromerietan.

Bilboko Abandoibarra zonaldeko Bizkaia Aretoa eszenatoki bihurtu zen iazko udaberrian ere, AIKO Taldeak girotutako zenbait erromeriek jendetza bildu zuten. Alvaro Sizak diseinatutako Bizkaia Aretoa eraikinak, Iberdrola dorrearen ondoan lekututa, Udaberriko dantzaldiak programaren hiru erromeria hartu zituen,  Kulturbasque kultur programazioaren baitan.

Irakasle-ikasketen gradu-ondoko mintegia

Sustrai tradizionaleko  musika eta dantzaren zabalkunde soziala sustatzea kultur ondasun gisa; musika eta dantza tradizionalarekin, eta folklorearekin oro har, lotutako ezagutzak aktiboki transmititzeko laguntzea; eta musika eta dantza tradizionalak aisi jarduera gisa normalizatzeko laguntzea dira, besteak beste,  AIKO Taldearen eta EHUren arteko hitzarmen honen xedeetariko batzuk.

Xedeok lortu ahal izateko, dantzak, kontzertuak eta entzunaldiak eskainiko dira, eta horrez gain, jarduera pedagogikoak eta dibulgaziozkoak, hala nola, ikastaroak, mintegiak eta lantegiak.

Bizkaia Aretoko Dantzaldi Ibiltariaren ikastaroez gain, EHUrekin sinatu hitzarmenari esker, mintegi espezifiko bat eskainiko zaie Irakasle-Eskolako Gradu-ondoko ikasleei, Londoneko Unibertsitateko Etno-Musikologia Doktore Sabin Bikandik eskainia, txistularia eta konpositorea, AIKO taldeko sortzaileetariko bat da.

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus