Dantzaria eta dantza irakaslea. Galdakaoko Andra Mari taldean 1988an hasi zuen bere ibilbidea dantzari moduan, Euskal Herri osoan zehar taldearekin emankizunak ematen ibiliaz eta nazioarteko folklore jaialdi garrantzitsuenetan ere parte hartu du. Azken urteetan, Euskal Herriko zenbait instituzio eta udalerriek antolatutako gazte nahiz helduentzako dantza tradizionaleko ikastaroetan eta tailerreran, irakasle lanetan aritu izan da. Jotak dantzatzeko estilo tradizionala eta bere pedagogian espezializatua da. Gainera, psikologian lizentziatua eta psikomotrizitatean espezializatua da.
© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus