Jon Maya Sein

Jon
Maya
Sein

Sei urte zituela ekin zion dantzari, Errenteriako Ereintza Dantza Taldean. Dantza tradizionalean jaso du bere heziketa nagusia, eta hortik abiatuta landu ditu bere proiektuak. Bakarlari gisa, 1997tik 2005era bitartean zazpi aldiz izan zen Euskal Herriko aurreskulari txapelduna. 1999tik 2001era, Laxok taldeko partaide izan zen, eta proiektu horren ondotik, 2002. urtean, Kukai konpainia sortu zuen hainbat sari eta aipamen irabaziz, Max sarietan adibidez, edo 2017. urteko Dantza Sari Nazionala. Konpainia horretan dantzari, koreografo eta zuzendari lanak egiten ditu orduz geroztik, dantza tradizional eta garaikidearen arteko bideetan sakonduz eta artista ugarirekin elkarlanean. Hartara, lankide izan dituzte Mireia Gabilondo, Cesc Gelabert, La Intrusa Danza, Pantxika Telleria, Iker Gómez, Jone San Martín, Israel Galván, Logela Multimedia, Oreka Tx, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Juan Mari Beltrán, Carlos Núñez eta abar. 1997. urteaz geroztik Errenteria Musikal Musika eta Dantza Eskolako irakaslea da, eta Ereintza Dantza Taldean ere eskolak ematen ditu. Horren gain, hainbat koreografia lantegi eskaini ditu Euskal Herrian zein atzerriko jaialdi eta hirietan.

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus