Dantzari, dantzazale, kantari eta kantuzalea. Dantzarekin lehen kontaktua herrian izan zuen “Umetxu alaiak” dantza taldean, umea zelarik. Gaztaroan dantza taldean ibili ez ba zen ere, dantza herrira eta herri-dantzara inguratzearen alde egin duena. Nagusitan udalerri bereko “Goi-Alde” dantza taldeko helduenekin dantzan hasi zen, aldi berean, dantza plazatara eta ikastaroetara hurbildu zelarik. Euskal Herriko erromerietan trebatu ondoren dantza klaseak ematen hasia.
Dantzazaletasun horrekin batera kantuzaletasuna ere nabarmena du. Kalez kaleko kantu talde dinamizatzailea da eta kantu taldeetan zein edozein bazterretan topa dezakezue.
© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus