Arte ederretan lizentziatua, hezitzailea, dantzaria eta Euskal dantza tradizionaleko irakaslea. 1996.urtean, Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldeko dantzari eta partaide bihurtu zen. Gaur egun, umeen dantza irakaslea eta herri ikastaroko dantza irakasleetariko bat ere bada. Nazioarteko dantza eta folklore jaialdietan parte-hartutakoa da Alkartasuna dantza taldearekin batera Europa eta Ameriketatik zehar.
© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus