Dantzari dantzazale eguna
Abenduak 14
Bermeoko Kafe Antzokia
Dantza eta musikarekin gora eta behera gabiltza denok astero astero, ikasten, praktikatzen... dantza jauziak, jota, porrua, mazurka... Eta lantzean behin, gure parranda eguna ospatzea bidezkoa da... bueno, bidezkoa baino, beharrezkoa. Eta horregatik, aspaldi ospatzen ditugu dantzazale egunak, dantzariak garelako baina batez ere dantzazaleak! Eta oraingoan Bermeora gatoz, herri kantari eta dantzaria, egun ederra elkarrekin pasatzeko asmoarekin, gabonetarako entrenamendu gisa.
13:00 Alamedan dantza-kantu-poteoa
14:30 Kafe Antzokian txakoli gonbitea
15:00 Km0 (zero patatero) bazkari herrikoia berton, bertokoak, bertoko jakiak bertokoentzan prestaturik
-Urdaibaiko ortuari eta barazkien entsalada
-Sukalkia: Euskal Label okela, Arabako patatak eta Busturiko tipulekin
-Atela gozotegiko pastelak
-Eltziegoko erreserba ardo beltza
-Bermeoko iturriko ura
Bazkarian izena emateko, zure izen abizenak adieraziz, 30 € sartu Kutxabankeko honako kontu zenbakian (titularra Aiko Kultur Elkartea):
ES85 2095 0233 10 910994 3783
17:00 Dantzaldi erromeria
Roberto Etxebarria eta Idoia Markaida trikikilariak
Bizkaiko Gaiteroak
Jarauta 69 txaranga? (konfirmatzeko)
AIKO Taldea
Jarraian guateke tradizionala eta
21:30 jai amaiera "Mi carro"rekin
Bilbo, Donosti eta Durangotik autobusak izango dira eguerdirako etorri eta amaitzean bueltateko:
11:00 Donosti (15€) Okendo kalea 5
12:00 Durango (15€) autopistako peajeko parkingean (Donostitik datorren autobusa)
12:00 Bilbo (15€), Moyua Plazatik (Hazienda parean), zuzen Bermeora.
Autobusen buelta Bermeotik 21:30tan jaia amaitzen denean.
Autobusean joan nahi duenak, izena emateko SMS edo whatsapp bidez mezu bat agindu beza AIKO Taldearen 634 423 539 zenbakira nondik nora joan nahi duen eta izen abizenak adieraziz, adibidez:
"Donosti-Bermeo autobuserako Jose Antonio Agirre Lekube"
Ordainketa autobusean bertan egingo dugu sartzerakoan.
© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus