17-09-2018
Aiko news: Tradiziozko kantu ikastaroa, Euskaltzaindian asteartetan

Euskal Museoan astelehenero eskainiko diren dantza klaseez gain, AIKO Taldeak kantu tradizional ikastaroa antolatu du Euskaltzaindiarekin batera. Ikastaro hori urritik ekainera bitarteko astearte guztietan eskainiko da, Bilboko Alde Zaharreko Plaza Barriko egoitzan, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara. Ikastaro berezi hori emateko, AIKO Taldeak, Euskal Herriko ahozko ondarearen transmisioan espezialista aditua den Itsaso Arrieta Goiriren laguntza izango du berriro ere.

Itsaso Arrietaren iritziz, “abesti herrikoiak garrantzitsuak dira, herri baten pentsatzeko era islatzen dutelako, mundua ikusteko duen modua. Musikaren eta hitzen konbinazioak indar handia du eta gure emozioak azaleratzen ditu. Edozein egoeratan abesten dugu: jaiotza bat dagoenean eta heriotza gertatzen denean, maitasunari, gure herriari, naturari, abesten diegu, eta gure barneko sentimenduei buruz ere abesten dugu”.

Ikastaroaren edukiari dagokionez, Itsaso Arrietak hau azaldu du: “Euskal Herriko abesti multzo aberatsean egongo da oinarrituta, Euskal Herri osoko koplak, baladak, bertsoak, dantzatutako abestiak eta abestutako dantzak jasoz, baina errepertorio osoa pixka bat “kartara” egingo da, parte hartzen duten pertsonen ezagupenen eta nahien arabera”. Ikuspuntu metodologikotik, “helburua abesti bakoitza bere testuinguruan azaltzea izango da, jatorria eta egilea ezagutzea, ezagunak direnean, esanahian eta sinbologian sakontzea, hitzek gure hizkuntzan duten leuntasunaz edo zorroztasunaz jabetzea, eta ondoren elkarrekin abestea, ezagutza erantsi horretaz eta taldean egiteak sortzen duen plazeraz eta pozaz gozatuz”.

 

Inskripzioak – Tradiziozko kantu ikastaroa

(urritik ekainera asteartetan Euskaltzaindian)

http://www.aikotaldea.eus/dantzaldi-egitaraua.php?idioma=eu&id_localidad=20 edo

634 423 539

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus