10-01-2016
Dantzakantu ikastaroa 2016ko urtarriletik ekainera

Aurkezpen bideoa: Itsaso Arrieta kantuaz

Dantzakantu ikastaroa
2016ko urtarriletik ekainera
Bilbon UPV/EHUren Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3)
Ordu bete astelehenetan / ordutegi aukera bi: 
18:30-19:30 ala 19:30-20:30
Urtarrileko eskolak doan frogatzeko.
Izen ematea 100€ klasean bertan.
Info gehiago:
www.aikotaldea.eus
Tel. 634 423 539

Hizkuntza, kantua, musika eta dantza omen dira gizakiaren komunikabide eta harremanbide erabilienak. Eta egia da, munduko kultura gehienetan gizakiak bata zein bestea erabiltzen ditu komunikatzeko orduan. Horrela, oraingoan, proposamen ekologiko eta ergonomiko batekin gatozkizue: norberak kantatzekoa eta dantzan egitekoa, soinean, aldean, eztarrian, edonora eramateko musika; eta horrela, edonon dantzan egiteko aukera gure esku izango dugu. Aspaldi ere, gehienetan horrela egiten zen dantzan, musikaririk gabe, kantuari ekin eta dantzatu... Helburua ba, independentzia da: musikarietatik eta musikagailuetatik askatu eta dantzan egiteko aukera izatea. Kantuan ikasi, kantuak ikasi, kantuak ulertu, kantuan gozatu; ondoren, elkarrekin dantzan egiteko eta ondo pasatzeko. Eta ikastaroa bukatzean, erromeria eder bat eginen dugu guk geuk kantatutako doinuak dantzatuko ditugularik!

Bide honetan, itaurrean akuiluarekin, Itsaso Arrieta aspaldiko laguna izanen dugu irakasle. Erdi bizkaitarra erdi zuberotarra, kantuan eta kantuen inguruan eman du bere bizitza. Kantuan dagoenean edo kantuez hitz egiten duenean, berehala antzematen zaio begietako distiran kantuarekiko maitasuna. Plazer bat da bera entzutea eta berarekin ikastea.

Dantzan zein kantuan egin nahi baduzu astelehenero Bilboko UPV/EHUren Bizkaia Aretoan elkartuko gara,  bertako EHUkultura programazioaren parte baikara. Ondo pasatuko dugu, fijo!

 

Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi,
Kantuz igortzen ditut, nik penak ihesi,
Kantuz izan dudanean zerbeit irabazi,
Kantuz gostura ditut guziak iretsi,
Kantuz, ni bezalakoak, hiltzea du merezi.
 
Kantuz eman izan tut, zenbeiten berriak,
Kantuz gustatu izan zait erraitea egiak,
Kantuz eman baditut ainitzi afruntuiak,
Kantuz barka ditzaten ene bekatuiak,
Kantuz egiten ditut nik penitentziak.
 
Kantuz ehortz nezaten, hiltzen naizenian,
Kantuz ene lagunek harturik airian,
Kantuz ariko dira ni lurrean sartzian,
Kantu frango utziko diotet munduian,
Kantu egin dezaten nitaz oroitzian.

 

 

 Jose Mendiage

YOUTUBE: BENITO LERTXUNDI KANTUZ

 

 

 

 

 

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus