13-11-2018
Aiko news: Masterclass de tamboril y atabal/caja / Danbolin eta atabal masterklasa

Batzuentzat tradizioa da, Aikotarrontzat gainera gure dantza, gure musika, gure lana, gure bizia. Eta guzti horren oinarrian erritmoa dago, perkusioa, danbor hotsa. Danbor artean jaio, hazi eta hezi izan gara eta danbor berri bat egin nahi izan dugu artisau handi batekin, Ezpela etxeko Raul Pariente.

Orain gure ametsa partekatzeko garaia da: AIKO Drums danborrak. Ezpelak babestuta, danbor berriak aurkezteko, eta gure urteetako esperientzia zuekin partekatzeko, masterklas bereziak antolatu digutu Euskal Herriko hainbat tokitan:

Azaroak 23 Bilbon

18:00-21:00 BilbaoMusikan

Sorkunde Kalea 8, 48006 BILBO tel 944 154 785

Azaroak 24 Iruñan

10:00-13:30 Escuela Especial de Música Joaquín Maya,

C/Chinchilla, 6 planta baja (entrada por Padre Moret) IRUÑA tel 948 420 986

Abenduak 1 Errenterian

17:00-20:30 Errenteria Musikal, Udal Musika eta Dantza Eskola

Alfonso XI Kalea, 2, 20100 ERRENTERI tel 943 449 633

Abenduak 2 Gasteizen

10:00-13:30 Musikaetxea – Academia Municipal de Folklore Akademia

San Antonio Kalea, 14, 01005 GASTEIZ tel 945 16 26 02

Nori zuzendua

Txistu eta perkusio ikasle, irakasle, jotzaile eta zale orori.

Izena emateko

Zuen izen abizenak, telefono mugikor zenbakia eta zein tokitara etortzeko asmoa duzuen argi utziz mezu bat agindu aiko@aikotaldea.eus helbide elektronikora, edo SMS edo Whatsapp bidez 687 922 426 (Ezpela) telefonora.

*Masterklaseak DOAN dira

**Ez ahaztu zuen musika tresnak ekartzea, elkarrekin jo behar dugu eta!!

 

Clases magistrales de tamboril y atabal/caja

Bilbao, Pamplona, Renteria y Vitoria

Para algunos es la tradición, para nosotros en Aiko, además, es nuestra danza, nuestra música, nuestro trabajo, nuestra vida... Y en el origen de todo eso, está el ritmo, la percusión, el sonido del tambor. Hemos nacido, crecido y vivido entre tambores y necesitábamos construir un tambor nuevo, nuestro tambor, para lo cual hemos acudido donde con un gran artesano, Raul Pariente de Ezpela.

Ahora ha llegado el momento de compartir nuestro sueño: los tambores AIKO Drums. Para presentar nuestros tambores y compartir nuestra experiencia como percusionistas, con el patrocinio de Ezpela, hemos organizado una serie de clases magistrales intentando llegar a todo el País Vasco:

23 de noviembre Bilbao

18:00-21:00 en BilbaoMusika

Sorkunde Kalea 8, 48006 BILBAO tel 944 154 785

24 de noviembre Pamplona

10:00-13:30 Escuela Especial de Música Joaquín Maya,

C/Chinchilla, 6 planta baja (entrada por Padre Moret) PAMPLONA tel 948 420 986

1 de diciembre Rentería

17:00-20:30 Errenteria Musikal, Udal Musika eta Dantza Eskola

Alfonso XI Kalea, 2, 20100 RENTERIA tel 943 449 633

2 de diciembre Vitoria-Gasteiz

10:00-13:30 Musikaetxea – Academia Municipal de Folklore Akademia

San Antonio Kalea, 14, 01005 VITORIA-GASTEIZ tel 945 16 26 02

Dirigido a

Alumnos, profesores, intérpretes de txistu y percusión, y aficionados en general

Inscripción

Enviad vuestro nombre y apellidos y número de teléfono móvil, indicando el lugar donde tenéis intención de acudir a la dirección de correo electrónico aiko@aikotaldea.eus, o via SMS o Whatsapp al teléfono 687 922 426 (Ezpela)

*Las masterclass son GRATUITAS

**No olvidéis traer vuestros instrumentos pues vamos a tocar juntos!!

  

Irakasleak

Vicent Zaragoza Llorca

Alicanteko Kontserbatorioan hasi eta Musikenen bukatu zituen bere goi mailako perkusio irakasle musika ikasketak. Hainbat orquesta, banda eta musika taldetan jo izan du: : Joven Orquesta Nacional de Cataluña (JONC), Joven Orquesta Nacional de España (JONDE), Banda Municipal de Barcelona, Orquesta Sinfónica de Euskadi (OSE), Orquesta de Cadaques, Orquesta Sinfónica de Barcelona y Nacional de Catalunya (OBC), Orquesta sinfónica de Castilla y León  (OSCyL). 2011. urtetik Bilbao Orkestra Sinfonikoan (BOS) Perkusio Bakarlari moduan ari da, Bilbao Sinfoniettan ere jotzen du, eta Aiko taldeko atabalaria da gaur egun.

Asier García Artetxe

Goi mailako musika irakaslea. Bilboko Udal Txistularien Bandako atabalaria 1999.urtetik eta Areatzako Musika Bandako perkusio bakarlaria 1996. urtetik. Talde ezberdinekin aritu da laguntzaile modura: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Euskadiko Gazte Orkestra, Bilboko Udal Banda, Arantzarte Dantza Taldea, e.a. 2000. urtetik "Perkustra" perkusio taldeko kide da, bertako eta nazioarteko musikaldietan parte hartuz. Aiko taldeko atabalaria hasieratik, tradiziozko dantzen ikerketan aditua, hainbat grabaketa egin ditu bere danborrarekin, atabal-danbor joleen erreferente bat bilakatuz.

Sabin Bikandi Belandia

Filosofian Doktorea Londreseko unibertsitatean (PhD) eta Etnomusikologian Masterra Goldsmith Collegen. Goi mailako musika irakaslea Donostiako Kontserbatorioko Ohorezko Saria lortuz eta Bilboko Kontserbatorioko Ganbara Musikako Ohorezko Aipamena. Hainbat talde eta erakundetan aritu da 1980. urtetik irakasle edo/ta jotzaile moduan, tartean Musikeneko tradiziozko dantza irakasle moduan ere. Txistulari aldizkariko zuzendaria izan zen (1992-1995). Konpositore gisa, txistu eta tradiziozko musika inguruan hainbat musika lan idatzi eta moldatu ditu. 2015. urtean ikusikizun baterako musika konposiziorik onenaren Max saria irabazi zuen. Gaur egun, Bilboko udaleko danbolinteroa da eta Aiko taldeko kidea.

 

Info +

Tanborreru, atabalari, txanbolin, danbolintero, txuntuneroak ginen, gure makilak danborra edo salterioa astintzen zuenean dantzan jartzen gintuelako batipat. Baina XIX mende inguruan, orduko pentsamendu erromantikoaren eraginez batez ere, "txistulari" izaten saiatu ginen, melodia perkusioa baino jantziagoa zelakoan, eta gaur egun ere, flautista izan nahiean jarraitzen dugu gure oinarri txuntxuneroa ahazturik sarritan. Gu, aikotarrok, txuntxuneroak gara, tanborreroak (tanbor eroak? jajaja) eta izenarekin, musika ulertu, egiteko eta batez ere jotzeko modu bat aldarrikatu nahi dugu.

Hiru zuloko gure flautarekin birtuosismo maila handia lortu dugu. Tresna bera ere, txistua, azken 150 urteetan aldatuz eta egokituz joan da eta ez gutxi. Bertako egurrekin egiteari utzi eta afrikako ebanoa erabiltzen hasi ginen aspaldi, eta txistua, aurretik ezpelez, gereziz edo intxaurrez egiten zena, beltza bihurtu zen! Gero plastiko eta material ezberdinak erabili ditugu, metakrilatoa, altzairua, zilarra... afinazio sistema ezberdinak, txistu artikulatuak, tonu ezberdinetan, silbotea ere sortu genuen... txistua erabat aldatu dugu! Eta bitartean, gure danbolina, oinarrian, erdiaroan zuen itxura eta egiturarekin mantendu dugu. Txistulari gehienok, ikasle gazteak ere sarritan, txistu bat baino gehiago izaten dute etxean eta beti berrikuntzei so azken modeloa lortzeko. Eta danbolina, alderantziz,  bakarra eta edonolakoa gehienetan, baztar batean abandonaturik... danbolin gixajoa... Eta atabala? Orain urte gutxirarte, taldeetan, sarritan, txistulari izateko trebea ez zena silbotea jotzen jartzen genuen, eta hortarako ere ez zena, atabalera agintzen genuen, errealitatean atabala edo kaja erritmoa eta dinamikaren oinarri musikala direnean!! Eskerrak hori aldatzen ari garela!!

Elkarrekin izango garen tartean, batez ere, gure danborren ezagupena eta maitasuna partekatzen saiatuko gara, gure eskarmentua. Arlo teknikoa landuko dugu: musika tresna egokiak ezagutzen eta erabiltzen, danborrak afinatzen, eskuaren eta gorputzaren jarrera, soinuaren kalitatea, erredoble bikoitz eta hirukoitza, dinamika, azentoak, irakasbideak, ariketa teknikoak, e.a. Eta bestalde, arlo musikal edo erritmikoa, melodiarekin bat nola egin ostinato ezberdinak landuz, eta inportanteena, dantzarekin bat nola egin eta dantzen egiturak ulertu eta ezagutu. Hau da, danborra noiz eta nola jo behar dugun.

Ezpela etxearekin elkar lanean aritu gara azkenengo urteetan eta gure ametsetako danbolin, atabal eta danborrak egin ditugu, AIKO Drums izeneko danbor berriak. Rauk Parientek zuzentzen duen Ezpela etxeak Masterklas hauek antolatzeko babesa eman digu, eta AIKO Taldeko Vicent Zaragoza, Asier Garcia eta Sabin Bikandi gustora arituko gara danbor berriak erakusten eta batez ere, danborrak nola erabili eta jo. Animatu!

+info

Los instrumentos de percusión han sido fundamentales en el acompañamiento de las danzas, y quizá por eso, por ejemplo, a los interpretes de flauta y tambor se les denominaba por su instrumento de percusión: tamborreros, tamborileros, txuntxuneros... Es a partir del siglo XVIII y la influencia del ideario ilustrado cuando la percusión comienza a considerarse como algo casi marginal en la música, siendo los reyes del panorama organológico romántico del XIX el piano y el violín. En este contexto, se entiende que desde entonces se comenzase a llamar txistulari al txuntxunero o tamborilero, algo que también ha sucedido en otras tradiciones de nuestro entorno.

Nuestra flauta de tres agujeros ha sufrido una auténtica revolución en los últimos 150 años, tanto en la técnica de ejecución como en su construcción. Primero introducimos la boquilla y la lengüeta metálica mejorando su emisión y estabilidad. El anillo para sujetar el instrumento que nos abrió las puertas al cromatismo total. De modo paralelo, en lugar de construirlo con maderas de la tierra como el cerezo, el boj o el nogal, lo comenzamos a construir de ébano o granadillo, y hoy en día, hemos terminado por aceptar, por extendido y normalizado, el color negro del txistu. Y después llegaron los materiales sintéticos como la ebonita, o plásticos como el ABS, o incluso el metacrilato. Desde la catedra de txistu de Jose Inazio Ansorena, en los años 80 se dieron los primeros pasos serios para afinar de modo temperado el instrumento, en un proceso de mejora que aun hoy continua. Los txistus de hace 200 años, poco tienen que ver con los de hoy en día. Ha cambiado nuestra cultura, nuestro entorno musical, la función del instrumento y su música, y todo ello ha llevado, consecuentemente, a la adaptación del instrumento al entorno contemporáneo.

Otra historia ha sido la de los tambores, pues básicamente, los tambores de hoy en día poco distan de los de hace 500 años. La mayoría de los txistularis tenemos más de un txistu en casa, siempre buscando las últimas mejoras para incorporarlas a nuestro instrumento. Pero en cuanto al tamboril, en cambio, solemos tener uno y de aquella manera, medio abandonado en el armario… Por no mencionar el tiempo y energía que dedicamos al estudio del txistu y por contraste al tamboril y la percusión… Y el atabal? Hasta hace poco, en los grupos y bandas, a menudo, al que tenía problemas con el txistu y el tamboril se le relegaba a tocar el silbote, y sino el atabal... cuando en realidad, el atabal o caja es el instrumento fundamental en la conformación rítmica y dinámica de cualquier agrupación! Gracias que estamos cambiando todo esto!

Durante este curso, pretendemos compartir nuestra experiencia y conocimientos de nuestros tambores, y sobre todo nuestro entusiasmo por esta faceta de nuestro oficio. Trataremos de conocer los instrumento adecuados y su uso profesional, cómo afinarlos, las diversas técnicas de ejecución, las posiciones adecuadas del cuerpo y de la mano, las diferentes calidades del sonido, las técnicas para los redobles dobles y triples, los recursos dinámicos, acentos, ejercicios de aprendizaje y perfeccionamiento, etc. Por otro lado, en el apartado musical y rítmico, abordaremos otros modos de entender la sincronización y acompañamiento de la melodía y la percusión a través de la percusión corporal y el estudio de los patrones rítmicos de la danza. Esto es, cúando golpear el tambor y cómo hacerlo.

En AIKO hemos trabajado en colaboración con Ezpela en los últimos años construyendo los tamboriles, atabales y tambores que siempre hemos soñado, los nuevos tambores AIKO Drums. La casa Ezpela que dirige Raul Pariente ha patrocinado generosamente estas Clases Magistrales que impartiremos Vicent Zaragoza, Asier García y Sabin Bikandi, que gustosamente os enseñaremos los nuevos tambores y sus características, y sobre todo, como utilizarlos y tocarlos. Animaos!

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus