17-08-2015
Betiko dantzapoteoa AIKO Taldearekin Aste Nagusian

Bilboko Aste Nagusian, "desde siempre" parrandatxo bat egin dugu aikotarrok , Victor Hugok esan zuenez "Marijaiaren magaletan dantzan". Eta betiko tradizio zahar honi jarraituz, aurton ere, abuztuaren 26an, asteazkenez, Calle del Perro-n, 13:00tan dugu hitzordua (betibezala, pokomaosemos). Norbaitek ez badaki, helburua elkartu eta ondo pasatzea da, dantzan eta kantuan, kantuan eta dantzan, taberna batetik bestera (taberna ibiltaria? dantzaldi ibiltaria? jajaja). Eguerdi partean ibiliko gara elkarrekin eta gero, halakoren batean, batzuk kale egingo dugu amaren etxean bazkaltzea tokatzen delako egun hortan, beste batzuk kuadrillakin txokoan, beste batzuk pintxopotearekin ekingo diogu, beste batzuk bokata, beste batzuk "a la carta", eta horrela, modu naturalean, bukatuko dugu gure parranda... edo ez, bukatu ezinean ibiltzen gara beti eta! jajaja!

 Ba beste barik, asteazkenerarte!

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus