05-09-2015
BIZKAIe: AIKO Taldea: Iraileko agendea

Aiko taldeak erromeria herrikoi bategaz zarratuko dau domekan Urduñako Folk Jaialdia.

Euskal Herriko jantza tradizionalak zabaltzen dabilzan musikari eta jantza-maisuez osotutako Aiko taldeak Urduña osoa jarriko dau jantzan datorren domekan, hilaren 6an, astegoienean Bizkaiko herri horretan egingo dan Folk Jaialdiari amaierea emonez. Aiko Foru plazan agertuko da 19:00etan, erromeria jostagarri bat eskaintzeko. Holako ospakizunetan, publikoa jantzan jarteaz gan, Aikoko jantza-maisuek pausuak eta koreografiak irakasten deutseez jantzazaleei ikasketa-metodo erraz baten bidez.
 
Aiko arduratuko da UrduFolken edizino barri hau zarratzeaz, Urduñako Koroatze Jaien programazinoaren barruan. Hitzordu honen hirugarren edizinoak artista konbidaduen eta nazinoarteko folk lehiaketako partaideen emonaldiak tartekatu ditu. Aurten, musikazaleek Valentzia, Katalunia, Nafarroa, Maroko eta Frantzia aldetik etorritako erritmoez gozetako aukerea izango dabe. Domekan, buruhandi eta erraldoien kalejirearen eta euskal kantu herrikoien bigarren topaketearen ondoren, jaiak Aiko taldearen jantzaplazaz amaituko dira.
 
Iraileko agendea

Aikorentzat, erromeriak hasierea emongo deutso jardueraz betetako beste ikasturte bati. Hile honetan bertan, beste hiru erromeria (Urduñan, Beasainen, Legazpin eta Zamudion) eta hiru jantza tailer (Legazpin, Markina eta Zamudion) antolatuko ditue. Hurrengo astegoienean beste bi Jantzaldi Erromeria izango dira Gipuzkoako bi herritan: irailaren 12an, zapatuan, Beasaineko Igartza auzoan ospatuko dan Dantzari Egunaren harian. Eta hurrengo egunean, irailaren 13an, domekan, Legazpi beste erromeria baten eszenatoki izango da arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
 
Udagoienean dagoeneko, iraileko azken astegoienak Aikoren bi emonaldi jasoko ditu. Hasteko, arratsaldeko 18:00etatik aurrera jantza tailer bat egingo da Zamudioko eskola zaharretan dagoan Kultur Etxean. Hurrengo egunean, irailaren 27an, domekan, eta Gorbeia Suzien mendiko lasterketearen harian (ibilbide gogorreko 32 kilometro Parke Naturalean), Aikok erromeria eskainiko dau probea amaitzean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Zeanuriko Herriko Plazan.

Iraila 6 igandea: Dantzaldi Erromeria (19:00)

Foruen plaza, Urduña

Iraila 10 osteguna: Dantza Tailerra (19:00)

Ikastolako aretoan, Legazpi

Iraila 12 larunbata: Dantzaldi Erromeria (24:30)

Igartza, Beasain

Iraila 13 igandea: Dantzaldi Erromeria (18:00)

Legazpi Euskal Herria plazan

Iraila 15 igandea: Dantza Tailerra (18:30)

Markina Uhagon Kulturgunean

Iraila 26 larunbata: Dantza Tailerra (18:00)

Patio superior de la Kultur Etxea (Antiguas Escuelas), Zamudio

Iraila 27 igandea: Dantzaldi Erromeria (19:00)

Herriko Plaza, Zeanuri


Bizkaie!

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus