03-12-2016
NOTICIAS DE GIPUZKOA: BANDtzaldia: Erromeria antolatu dute Niessen kulturgunean

Abenduaren 17an Aiko taldeak eta Errenteriako Musika Bandak doan eskainiko dute ikuskizuna

Errenteriako Udalak eta Kukai dantza taldeak, EMKE-Errenteriako Musika Bandaren laguntzarekin, BANDtzaldia izeneko kontzertu-erromeria antolatu dute, Aiko taldearen eskutik.

Emanaldi hau Niessen kulturguneko auditorioan izango da abenduaren 17an, larunbatean, 19.30etik aurrera. Sarrerak doakoak dira eta datorren asteazkenetik aurrera, eskuratu daitezke Niessen kulturguneko leihatilan.

Eszenatokiaren gainean 30tik gora musikari aurkituko ditu bertaratzen denak. Dantza egiteko musika sorta bat joko dute, Sabin Bikandik konposatu eta Joserra Gutiérrezek moldatua, musikaz eta euskal dantza tradizionalaz gozatzeko sortua izan dena.

Antolatzaileen hitzetan “parte har-tzeko ikuskizuna da”. Ziurtatu dutenez, emanaldi berezia izango da, Aiko taldeko musikari eta dantza maisuek, Errenteriako Musika Bandarekin (EMKE) batera arituko baitira musika kontzertu-erromeria honetan. - A.M.

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus