12-03-2014
NONTZEBERRI.COM: AIKO taldearen dantzak EHUra helduko dira

Udaberrian, Bilboko Bizkaia Aretoan, Aiko dantza taldearen erromeriak  ospatuko dira, Udaberriko Dantzaldiak egitasmoaren barruan.

Dantzarako espazio berriak sortu eta bilatzeko filosofiari jarraituz, Aiko taldeak Kulturbasqueren lankidetzan programaturik, Udaberriko Dantzaldiak antolatu ditu Abandoibarrako EHUko Bizkiaia Aretoan. Erromeriak ostiral guztietan arratsaldeko zazpietan ospatuko dira, lehena 21ean, eta apirilaren 4an eta maiatzaren 16an, besteak.

Bizkaia Aretoak interesa duen orori ateak zabaltzen dizkio dantzarekin gozatzeko. Hortaz, Udaberriko Dantzaldiak publiko orori zabalik daude, gaitasuna eta ezagutza kontutan hartu gabe.
Erromerietan Aiko taldeko musika eta dantza maisuek laguntza ematen diete lehen aldiz parte hartzen dutenei, eta era honetan, berehala jasotzen dute oinarrizko trebetasuna, dantza tradizionala partekatu eta gozatu ahal izateko.

Hala, Bizkaia Aretora hurbiltzen direnek, euren trebezia erakusteko aukera izango dute ekimen dibertigarri honekin, herrietako erromeria tradizionalaren giroa biziz, eta jauziak, soka-dantza, jotak, porruak, valsak, mazurkak, txotisak, pasodobleak, polkak, kontradantzak, eta abar dantzatuz.

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus