17:00 URDUÑAN (HOTEL BALNEARIO)
DANTZA ASTEBURUA
Egin ditugun ikastaro, mintegi, tailer, dantza barnetegi, etabarretan, dakigun guztia konpartitzen saiatzen gara, beraz, zuetariko askok, urteak joan eta etorri, jakin beharreko "guztia" jaso duzue gure ikastaldietan. Baina gauza bat da jasotzea, ikustea, entzutea, imitatzea... eta beste bat barneratzea eta ikastea. Gu geu ere, Aikotarrok, egunero ari gara ikasten eta beti dugu zerbait ikasteko. Eta hori ederra da. Zuekin eskola bakoitzean ere, zerbait ikasten dugu. Eta sarritan gauzarik inportanteenak!
Jaso duguna barneratzeko, "dakiguna ikasteko" eta ez dakiguna “aurkitzeko”, Urduñan elkartzeko proposamenarekin gatoz, balsa, mazurka, jauziak, pasodoblea, boleroa, mutildantzak, txotisa, fandangoa etabarrekin asteburua dantzan gozatzeko asmoz.
Urriak 2 larunbata
17:00-18:30 Ikastaroaren hasiera Hotel Balneario Orduña Plazan, 3. solairuan.
18:30-19:00 Atsedenaldia
19:00-20:30 Berriz ikastera
21:00 Afaria
IKASTAROAN IZENA EMATEKO
https://aikoeskola.eus/ekitaldiak/
GOGORATU: PLAZA MUGATUAK
© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus