URRIA 2023
Al Ar Az Og Or Lr Ig
       1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31     
Historikoa
21

ERROMERIA URBIAN

MENDIKO ERROMERIA

Beste ikasturte bat martxan jartzeko, Urbian elkarrekin dantzan egin eta eguna pasatzea okurritu zaigu berriz ere. Tradiziozko lagunen arteko erromeria egitea da gure asmoa: Sabinen danbolina, kantua, Patxi urratsekin eta laguntzen, agian beste musikari lagunen bat... Bazkaria ere bakoitzaren kontura, etxetik bokata, tartera... edo ostatuan zerbait jan nahi duenak. 12.00tan elkartuko gara Arantzazuko eleizaren sarreran Urbiara abiatzeko. Eta bertora heldu (14:00 +/-) eta "sobre la martxa" jo, dantzatu, bazkaldu, berriz dantzatu... Arratsaldeko 17:00tan edo, etxerako bidea, lasai jeitsi eta dena sosieguz egiteko.

Ez dago izenik eman behar, doan, libre eta irekia da gure proposamena, beharrezkoa, hori bai: ondo pasatzeko gogoa...

Esandakoa, eguraldiak lagun, urriaren 21ean 12:00tan Arantzazun. Euria egingo balu 21ean, biharamonerako utziko dugu, 22an igandez beste saiakera bat egingo dugu. Erabakia internet bidez, gure web orrialdean eta facebooken iragarriko dugu. Eta 22an ere ura baletor, beste baterako utziko dugu; Urbian ez dago guztiontzat aterpe egokirik eta.

Esandakoa, azken orduko erabaki hori AIKO taldearen web orrialdean adieraziko dugu (www.aikotaldea.eus) eta facebooken (https://www.facebook.com/aikotaldea)

 

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus